Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza ikuskizun berezia prestatu du Erreka dantza taldeak ekainaren 14an

Dokumentuaren akzioak

Dantza ikuskizun berezia prestatu du Erreka dantza taldeak ekainaren 14an

Dantza tradizionaleko pausuetan oinarrituta ikuskizun modernoagoa eskainiko dute larunbat arratseko 10etatik aitzinera Doneztebeko kiroldegian

Ekainaren 14an, larunbat gaueko 10etan kiroldegian, dantza ekitaldi benetan berezia prestatu du Erreka Dantza taldeak. Musika eta dantza modernoetan oinarritua, hilabete aunitzeko lana dago gibeletik.
Komunikabidea
Ttipi
Tokia
Doneztebe
Mota
Albistea
Data
2014/06/11
Lotura
Ttipi

Nabarmendu nahi dute herriko komertzio eta enpresek emandako laguntza ekonomikoa, «hori gabe ezinezkoa izanen zelako guzti hau aitzinera ateratzea». Ez da ohiko dantza ikuskizuna izanen, izan ere inoiz ez da horrelakorik egin Donezteben. Horren arrazoia honakoa, «orain artekoak beti egunez egin izan ditugu eta oraingoan zerbait desberdina egin nahi genuen». Ikusleei eskainiko dizkieten dantzak ere «modernoagoak izanen dira, dantza tradizionaleko pausoetan oinarrituta». Beraien taldea osatzen duten 14 dantzariek eta irakasleek hartuko dute parte eta «Leitzako mutil dantzarien kolaborazioa ere izanen dugu, baita gaztetxoen taldeko beste zortzi dantzariena ere».

Aspaldixkoan zuten burutan mota honetako emanaldiren bat egitea eta azkenean aukera izanen dute «ideia honekin bueltaka genbiltzan, baina honelako zerbaitek ordu asko, lan handia eta ekonomikoki ere asko suposatzen du. Dena ongi atera dadin, gauzak ongi lotu behar dira». Horregatik, «lagundu gaituzten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, beraiek gabe ezinezkoa izanen zelako antolatzen ari garen ekitaldia egitea». Zailtasun batzuk ere badituztela aitortu digute «dantzak prestatu ahal izateko, jendeak libre egon behar du entseguetara etortzeko, eta guztiok ikasten edo lanean gabiltza» baina, «aurtengo konpromezua hartua genuen, eta aitzinera doa asmoa».

Sarrera dohainik izanen da eta «adin guztietako jendea biltzea» da asmoa. Ekitaldiaren ondotik sari batzuen zozketa ere egitekoa dute, eta horretarako boletoak jarriko dituzte salgai herrian ohiko tokietan eta egunean berean kiroldegian. Sarien artean tablet bat, Elgorriagako Hilarion jatetxean bi pertsonentzat bazkaria, Donamariako Herriko Ostatuan bi pertsonendako bazkaria eta Elgorriagako bainuetxean 4 zirkuitu termal zozkatuko dituzte. Hori bai, saria eskuratu nahi duenak, larunbat gauean kiroldegian egon beharko du.

Errekako dantzariek emanaldi berezia eskainiko dute larunbat arratsean.

Errekako dantzariek emanaldi berezia eskainiko dute larunbat arratsean. Argazkia: Erreka Elkartea

Dokumentuaren akzioak