Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantza Idiazabalen' bilduma aurkeztu dute Udalak eta Axari taldeak

Dokumentuaren akzioak

'Dantza Idiazabalen' bilduma aurkeztu dute Udalak eta Axari taldeak

DVD eta CD batek osatzen dute lan hau eta berauetan, azken hamarkadetan ateratako ia 500 argazki daude, besteak beste

'Dantza Idiazabalen'bilduma iaz izen berarekin antolatu zen erakusketa egin ondoren sortu den proiektua izan da.
Egilea
MC. Elorza
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Idiazabal
Mota
Albistea
Data
2013/02/16
Lotura
Diario Vasco
Iazko otsailean, Idiazabalen dantzaren arloan egin den lana eta zegoen ondare jaso eta herritarrei erakusketa ahalegina egin zen Dantza Idiazabalen erakusketarekin.
Idiazabalgo Kultura Batzordetik herrian horrenbeste garrantzia izan duen dantza munduaren inguruko lana nolabait jaso eta ezagutzera eman nahi zen, aldi berean dantza taldea indartu nahian. «Orduan, material ugari bildu ahal izan genuen: dantza talde ezberdinen arropak, banderak, dokumentuak, argazkiak... 1930. urtean hasi eta gaur arteko Idiazabalgo dantza taldeekin erlazionatutako material sorta zabala eskuratzen lortu genuen», azaldu zuten bildumaren aurkezpenean Axari dantza taldeko Eba Jone Elortzak, Dani Oiarbide zinegotziak eta Beatriz Mena Kultura teknikariak.
«Erakusketa ordea, denbora gutxiz egon zen ikusgai, eta jasotako guztia nolabait atzera bildu eta gordeta gera dadin egin dugu aurkezten dugun 'Dantza Idiazabalen' bilduma berri hau», adierazi zuten.
Bilduma honek DVD bat eta CD bat jasotzen ditu. Lehengoan iaz Idiazabalgo dantza taldeak ardatz hartuta antolatu zen mahai inguruaren bideoa eta iazko erakusketari buruzko bideoa jasotzen dira.
Bigarren diskoan, berriz, 30. hamarkadatik gaur arteko argazki bilduma zabala jaso dute: garai bateko dantza taldeenak, Arkaitz Dantza taldearenak eta Axari dantza taldearenak. Sueltoko dantzarien argazkiak ere jaso dira aurrekoez gain. Ia 500 argazkik osatzen dute bilduma. «Iaz erakusketarako jasotako argazkiak dira guztiak herritar asko eta asko utzi dizkigutenak», azpimarratu zuten.
Biduman jasotako argazki bitxienen artean, oso bereziak diren argazki ugari daudela adierazi zuten: 50. hamarkadan egindako azken soka-dantzaren argazkia; 70. hamarkadan Idiazabalgo Arkaitz dantza taldeak eta Lazkaoko dantza taldeak Idiazabalen egindako dantzari txiki eguneko irudiak; San Blas jaietan antolatutako dantza suelto txapelketaren argazkiak edo eta Axari dantza taldeak herrian eta herritik kanpo egindako emanaldi ugarritako argazkiak.
Bilduma hau eskuratzeko bi modu izango dira. Alde batetik Idiazabalgo Izpar dendan erosteko aukera izango da 5 euroren truke. Herritik kanpo 'Dantza Idiazabalen' jaso nahi dutenek kultura@idiazabal.info postara email bat bidali behar dute helbidea emanaz eta 6 eurotren truke bidaliko zaie bilduma.
Azkenik, bildumaren egileek eskerrak eman nahi izan zizkieten «argazkiak utziz edo beste modu batera bilduma hau osatzea posible egin duten guztiei, eta nola ez Idiazabalgo dantzak eta dantza taldeek bizirik eta indartsu jarrai dezaten lan egin duten eta lanean ari diren guztiei».
'Dantza Idiazabalen' bilduma aurkeztu dute Udalak eta Axari taldeak

Dokumentuaren akzioak