Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza historikoa eta barrokoa 'Sehaska' lanean

Dokumentuaren akzioak

Dantza historikoa eta barrokoa 'Sehaska' lanean

Kresala dantza taldeak Sehaska balleta estreinatuko du gaur Donostiako Gazteszena aretoan, 20:00etan.

Egilea
Itsaso Ibarra
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2006/12/28

Koreografien artean ere bi eratakoak bereiz daitezke ikuskizun honetan. Batetik, talde mugimenduak aurki daitezke dantza erromantikoei lotuak, eta, bestetik, emakume baten bakarkako lana. Hala, koreografiaren erritmoa ere aldatu egiten da.

Ballet honetan, Amaia Zubiriak abestutako hainbat kantu entzun daitezke, baita Bitoriano Gandiagaren zenbait olerki ere.

Yulen Sota, Eli Rezabal, Harkaitz Ardanaz, Mirian Perez eta Erik Perez dira ikuskizuneko dantzariak.

Dantza. 'Sehaska balleta'. Lekua: Donostiako Gazteszenan. Noiz: Gaur, 20:00etan.

Dokumentuaren akzioak