Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Hirian jaialdiaren laugarren edizioak hormen mugetatik askatuko du dantza garaikidea

Dokumentuaren akzioak

Dantza Hirian jaialdiaren laugarren edizioak hormen mugetatik askatuko du dantza garaikidea

Egilea
I.A.
Komunikabidea
Gara
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2009/09/11

Dantza garaikidea muga guztietatik at gera daitekeela aldarrikatzen du Dantza Hirian jaialdiak. Lehenik eta behin, hiri paisaiak bihurtzen ditu agertoki laster hasiko den hitzordu honek. Baina, gainera, hiri batetik bestera aldatuz doa, Bidasoaren alde batean zein bestean. «Antzerkiaren alternatiba eta arkitekturaren eta dantzaren arteko zubi ere» badela aldarrikatzen dute antolakuntzakoek.

Egun desberdinetan izango da hiri bakoitzean eta Donostiari egokitu zaio programazioaren lehen emaitzak jasotzea. Hurrengo ostiralean, Zinemaldiaren lehen egunean, hain zuzen ere, Boulevardeko kioskoan eta Bretxan lau talde ikusteko aukera egongo da. Esan beharra dago hamaika dantza konpainiak osatzen dutela kartela, nahiz eta denek ez duten emanaldia hiri guztietan egingo. Bigarren hitzordua, biharamunerako, Irunen, beste lau talderekin. Ziburu eta Azkainen, irailaren 24an, eta Hendaian, hilaren 25ean, dantza ikuskizun bana jasoko dute. Lehenengo bietan Nats nut katalanak izango dira «Slot» lanarekin, eta Londreseko Decalage taldeak «Appel» aurkeztuko du Hendaian.

Dantza Hirian Baionara eta Errenteriara ere iritsiko da, hilaren 26an eta 27an, hurrenez hurren, launa konpainiekin. Ikuskizunekin batera, jarduera osagarriak ere izango dira, bideo zikloak eta master class delakoak. Azkenik, antolatutako emanaldietara bertaratzen direnek, argazkiak ateraz hurrengo urtean egingo duten erakusketaren parte hartzeko aukera izango dute.

p048_f01_97x80.jpg

Dokumentuaren akzioak