Dokumentuaren akzioak
Dantza Hirian jaialdiak hamar egunez erritmoa ezarriko du hiri ugaritan
Euskal Herriak leku garrantzitsua du festibalean, parte hartzen duten
zortzi dantza konpainiatik lau hemengoak baitira. Hala nola Donostiako
Ertza konpainia, Errenteriako Kukai konpainia, Irungo Irunbreak eta
Eneko Alcaraz dantzaria Dantza Hirian dira. Beste taldeak Espainia,
Frantzia, Belgika eta Greziatik helduko dira.
Duela sei urte, Dantza Hirian festibala hasi zenean hiru hiritan
pasatzen bazen ere, aurten bederatzitan da gertatzen: Donostia, Irun,
Ziburu, Azkaine, Hendaia, Errenteria, Baiona, Donibane Lohizune eta
lehen, aldikotz Angelun emanaldiak antolatu dituzte.
Hirietako gune publikoetan dantza emanaldiak egiteaz gehigarriz,
festibala ikastetxetara hurbiltzen da ere publiko berri baten hunkitzeko
eta sensibilizatzeko.
Horretarako irailaren 21an Baionako Unibertxitatearen jatetxearen
aurrean ( 12:15 ) eta Angeluko Montaury-ko� kanpusean ( 13:45 ) eta
ondoko egunean Azkaingo frontoian ( 10:30 ) eta Hendaiako Gaztelu Zahar
frontoian ( 15:00 ) emanaldiak izanen dira.
Aterpean, dantza sorkuntzen garatzeko
Bestalde, Aterpean proiektuaren bitartez, urtean zehar Dantza Hirianek
artista batzuk errezebitzen ditu egoitza batzuetan. Helburua dantza
garaikideari buruzko ikerketak, sorkuntzak eta hedapenak hiri eremuetan
ahalbidetzea da.
Aurten, lehen aldikotz hiru bizitokitan gauzatu da Aterpean programa:
Hendaiako Mendizolan, Biarritzeko Malandain Balletaren egoitzan eta
Donostiako Dantzagunean.
( Xehetasun gehiago: www.dantzahirian.com )
Dokumentuaren akzioak