Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Hirian jaialdiak arkitektura eta dantzaren arteko erlazioa uztartuko du

Dokumentuaren akzioak

Dantza Hirian jaialdiak arkitektura eta dantzaren arteko erlazioa uztartuko du

Hilaren 22ra arte luzatuko da ekitaldiaren bigarren edizioa Donostia, Irun, Hendaia eta Baionan

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/09/07

Hainbat estilotako dantza eta koreografia garaikideak landuko dituzte, besteak beste, arkitektura eta dantzaren erlazioa sakontzeko asmoarekin.

Hip hopa, jolas-dantzak, an-tzerkia, barre egiteko ikuskizunak, akrobazia eta Euskal Herriko dantza tradizionalak uztartuko dituzte hamar egunetan. Iazko edizioan bezala, jaialdiak arrakasta handia edukitzea espero dute antolatzaileek.

Dantzaz gain, bideo emanaldiak ere izango dira Donostia eta Irunen egun horietan zehar. Lehenengoak hil honen 12a, 13a eta 14ean izango dira Forum Fnac aretoan eta bigarrenak berriz, Baionako liburutegi nagusian prestatuko dituzte. Bi lekuetan Dantza egiten duten hiriak bideo emanaldiak, dokumentalak eta jaialdi independienteetako irudiak eskainiko dira.

Dokumentuaren akzioak