Dantza Hirian jaialdia izango da egunotan Donostia eta Baiona arteko bederatzi herritan. Horietako bat izango da Errenteria-Oreretan. Gaur izango da jaialdiaren barruko lehen ikuskizuna: Matxalen Bilbaoren Gear (18:30ean, Xabier Olaskoaga plazan).
Igandean izango dira, ordea, gainontzeko ekitaldi guztiak. 17:00etan, 4-12 urteko haurrentzako ekintzak izango dira, Xabier Olaskoaga plazan. Bestalde, hiru dantza ikuskizun aurkeztuko dituzte Daniel Abreuren (Tenerife) Vertebral, Xabier Olaskoaga plazan (18:30); Lasala konpainiaren Lauesku ikuskizuna, Agirre Lehendakariaren plazan (18:45); eta Francisco Cordovaren (Mexico/Barcelona) Postskriptum, Zumardian, 19:00.
Vertebral ikuskizunak Espainiako Dantza Saria irabazi zuen joan den urtean.
Horrez gain, Hazte un #caminoaciloabierto ekimena izango da. 18:00etan, Xabier Olaskoaga plazan.