Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Hirian festibalaren baitan bi taldek egonaldiak eginen dituzte Hendaia, Errenteria eta Donostian

Dokumentuaren akzioak

Dantza Hirian festibalaren baitan bi taldek egonaldiak eginen dituzte Hendaia, Errenteria eta Donostian

Irailean zehar Baiona eta Donostia eurohiriaren baitan garatzen den Dantza Hirian jaialdi ibiltariak, pasa den maiatzean "Aterpean" artista egoiliarrentzako programaren zazpigarren edizioaren deialdiari hasiera eman zion. Programak uztailean Lasala Konpainiari (Donostia) eta Jordi Vilaseca (Bartzelona) koreografoari harrera egingo die. Bi artista hauen sorkuntza-lanak, "Lauesku" eta "36,5C" izanen dira eta Dantza Hirian jaialdiaren iraileko edizioan estreinatuko dira. Astebeteko hiru egonalditan bi lan hautatuek lurraldeko biztanleekin harreman zuzena izateko aukera izanen dute. Egonaldiak Hendaia, Errenteria eta Donostian eginen dira.
Egilea
Iosu Iturrioz
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2014/07/09
Lotura
Kazeta.info

 Antolatzaileek hautaketa gauzatzeko bi helburu finkatu zituzten. Batetik, hiri espazioetan egungo dantza sortu, ikertu eta ezagutaraztea, eta bestetik, sorkuntza prozesuak publiko mota ezberdinei ahalbidetzea.

Gainera, proiektuen aukeraketa prozesuan, Akitaniatik eta Euskal Herritik etorritako proposamenei, elkarrizketa koreografiko bat finkatzen zutenei, eta beste hainbati arreta berezia eskaini zieten.

Dantza Hirian jaialdiko zuzendari Myriam Arkaiak aditzera eman duenez, "aukeraketa gauzatzeko zalantza ugari izan ditugu; ia proiektu guztiek programa honen partaide izateko baldintzak betetzen zituzten".

Proiektuak eta egonaldiak

Judit Argomanizek, Gipuzkoako Lasala konpainiako zuzendari eta koreografoak, �Lauesku� proiektua aurkeztu zuen. Beste bi interpretatzaileren (Jaiotz Osa eta Lionel Ah-Sou) laguntzarekin, euskal pilotari buruzko sorkuntza-lan bat aurkezteaz arduratuko da.

Jordi Vilaseca koreografoak, berriz, breakdancearen eta gaur egungo dantzaren ezagutzari buruzko gogoeta, elkarrizketa, kritika eta zabalkundea bilatzen duen lanaren aldeko apustua egin du. �36,5 C� sorkuntza-lan honetako partaideak Chey Jurado eta Laura Jimenez izango dira.

Proiektu bakoitzak uztailean zehar hiru egonaldi gauzatuko ditu eta horietako bakoitzak astebeteko iraupena izango du. Besteak beste, entsegu irekiak eta topaketak egingo dituzte.

Jordi Vilaseca konpainia uztailaren 7tik 13ra Dantzagunean (Errenteria) izango da. Uztailaren 14tik 20ra Mendi Zolan (Hendaia), eta azkenik, uztailaren 21etik 27ra Egiako Kultura Etxean (Donostia).

Judith Argomanizen konpainia, berriz, uztailaren 14tik 20ra Egiako Kultura Etxean izanen da; uztailaren 21etik 27ra, Biarritzeko CCN Malandain Balleten; eta uztailaren 28tik abuztuaren 1era Dantzagunean izango dira ikusgai.

Guztia biribiltzeko, Dantza Hiriaren iraileko jaialdian aurkeztuko dira bi lanok.

"Aterpean, Dantza Hirian" mugaz gaindiko jaialdiak sortutako egonaldi programa aurkeztu dute. ARGAZKI PRESS. 09-07-2014, San Sebastian. Presentaci

Dokumentuaren akzioak