Dokumentuaren akzioak
Dantza Hirian 2016
Dantza Hirian jaialdia martxan da. Irailaren 17tik 25era, Dantza Hirian jaialdiaren 11. edizioa burutzen ari da zortzi hiritan. Guztira 12 konpainia arituko dira.
Euskal Herriko dantzarien proposamenak ikusteko parada ere egongo da, eta hala, Donostia 2016ren, Euskal Kultur Erakundearen eta Biarrizko CCN Malandain Ballet elkartearen laguntzarekin, Donostiako MugMus Laborategiaren Esku Harriak-Oteizaren (h)aria eta Helena Lizariren Ocho Deportes Vascos lanak estreinatuko dira. Beste aldetik, Natxo Monterok Barbecho lanaren laburpen bat egingo du eta Aiert Behobideren Haatik konpainiak Iker Arrue koreografoaren 70+1 izeneko proiektu berria eszenaratuko du. Azkenik, Amaia Leizaranek Raw lana egingo du.
Horiez guztiez gain, programazioa eskola-saioek, master classek eta Begiradan argazki-lehiaketak osatuko dute.
Informazio osoa, hemen duzue.
Dokumentuaren akzioak