Dokumentuaren akzioak
Dantza hazitegia
Fokuen azpian
Hasiera
fasean aukeratutako lanak lehen erakustaldi batean aurkezten dira,
ikusle espezializatuek boto bidez aukera ditzaten haietariko onenak.
Oso sistema ona zirudien, baina, normala denez, publiko orokorraren
artean Ðnahiz eta dantza zaletua izanÐ errazagoa da orokorkeriak
aukeratzea, eta ez printzipioz zailagoak diruditen edo estetikoki
harago joan nahi duten piezak. Hori dela eta, eta iazko hautaketa ezin
makalagoa ikusita, aurten dantza aditu batzuek osatutako epaimahai
batek izan du botoen pisu gehiena eta mugatu egin da ikusle
espezializatuen eragina.<br /> Pasa
den larunbatean ikusi ditugu taularatuak izateko hautagaiak eta, egia
esan, ez dugu beste munduko dantza proposamenik ikusi: Helena Golabenak
eta Marian Gerrikabeitiarenak ausardiaren aldeko apustu emankorra
erakutsi dute, nahiz eta oso bide ezberdinetatik joan diren, beste hiru
guztiz eskasak izan dira sormen eta egikera aldetik, eta gainontzekoak
maila onargarrian geratu dira beren sortzetiko behin-behinekotasunean.
Baina gutxigatik izan bada ere, Golabena kanpoan geratu da azken
hautaketan eta Olatz de Andres, Cecilia de Madrazo, Leire Ituarte eta
Marian Gerrikabeitiarenak aukeratu dira.
Dokumentuaren akzioak