Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza gogo betez plazaratu dira, eguraldia tarteko Kaxkoan kalejiran ibili diren oilasko biltzaileak

Dokumentuaren akzioak

Dantza gogo betez plazaratu dira, eguraldia tarteko Kaxkoan kalejiran ibili diren oilasko biltzaileak

Komunikabidea
Noaua
Tokia
Usurbil
Mota
Erreportajea
Data
2022/06/30
Lotura
Noaua

Euriagatik ohi baino beranduago, ibilbidea egokituta, baina eguraldiak zapuztu ezin duen jai girorako gogo betez kaleratu dira oilasko biltzaileak.

Aurten goizaldean ez zen soinu handirik, euri tanten hotsak baino ez. Usadioari jarraiki, goizeko 6:00etan jarria zuten txoznetan biltzeko hitzordua. Asteazkeneko giro euritsuak gaur segida izango zuela ikusita ordea, atzeratzea erabaki zuten atzo oilasko biltzaileen irteera. 10:00etan bildu dira Mikel Laboa plazan beharrean Sutegi atarian, gosari legea egitera. Indarberrituta, Askatasuna plazako aterpea izan dute lehen geltokia. Lehen dantza saioak eginda, Kalezar eta Kaxko ingurua zeharkatu dute bazkal ordura arte.

Eguraldia tarteko beraz, abiatzeko hitzordua atzeratzearekin batera ibilbidea ere egokitu behar izan dute. Geltokietako bat ordea ez. Hutsik egin gabe, bazkalaurretik Bordatxo ondoko biribilgunea inguratu dute oilasko biltzaileek, Josu Furundarenaren trikiti doinuen erritmora. Eta albiste honi atxikitako talde argazkia atera dute segidan. Gutxi iraun dute geldirik, dantzara itzuli baitira berehala.

Bazkaltzeko bildu dira Askatasuna plazan. Bazkalosterako jolasak eta kalejira iragarri dituzte.

Dokumentuaren akzioak