Dokumentuaren akzioak
Dantza garaikideko tailerra, Uda Ikastaroetan
Dantzari, antzezle eta diziplina bi horietako ikasleei zuzendutako ikastaro horrek dituen helburu zehatzak ditu: lehenengo zatia, lengoaia teknikoan, gorputzaren egituran eta laguntzetan zentratzen da. Bigarren zatian, ekintza eta mugimendua landuko dira, lengoaia ez kodifikatu batean (Gorputza argudioen komunikatzailea izango da. Adierazpen-moduan bilakaera behatzea).
Ikastaroen idazkaritzan behin betiko matrikula egin aurretik, tailer honetarako parte-hartzaileen hautaketa egingo da. Lehenengo fasean, interesdunek beren curriculuma bidali behar dute.
Izen-emateak eta CVak ekainaren 19ra arte bidali ahal dira.
Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.
Dokumentuaren akzioak