Dokumentuaren akzioak
Dantza garaikideko hamabost ikuskizun Nafarroan, ekainaren 3ra arte
Dantza Garaikidearen Nafarroako Jaialdia bederatzi udalerritako antzerki eta eremu publikoetara iritsiko da bere bigarren edizioan.
Bi astez, DNAk hogeita hamar emankizun eskainiko ditu, hamabost ikuskizun tartean, Nafarroako bederatzi udalerritako antzoki eta eremu publikoetan: Iruñea, Barañain, Uharte, Noain, Atarrabia, Lesaka, Agoitz, Altsasu eta Tutera.
Programazioa diseinatzeko orduan, dibertsitatea hartu dute ardatz, eta dantza beste hainbat esparrurekin nahasiko dute, hala nola zinema (“Womb” Gilles Jobinena eta “Oskara Plazara” de Kukai Dantzarena), arte plastikoak, eskultura, performancea, kale okupazioak… eta fisika kuantikoa! (“Força Forte”, Gilles Jobinena).
DNAk nazioarteko hainbat proposamen aurkeztuko ditu, Iberoamerika, Afrika, Asia, Europa eta AEBtik etorritakoak, eta ardatz tematikoak komunitate, ekopolitika eta etorkizun kontzeptuak izango dira.
Dokumentuaren akzioak