Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza garaikideko DNA programako egoitzak

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikideko DNA programako egoitzak

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2025/01/16
Lotura
Nontzeberri

Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, dantza garaikideko DNA 2025 programako egoitza artistikoetarako eskabideak aurkezteko epea zabaldu du, eta otsailaren 3ra arte ez da itxiko. Ekimenak dantza garaikideko proiektu profesionalen sorkuntza eta ikerketa sustatzea du helburu, eta dantza garaikideko profesionalei zuzenduta dago.

DNA 2025 programak lau egoitza artistikoetan parte hartzeko oinarriak ondu ditu. Egoitzak Nafarroako Antzoki Saretik aukeratutako espazioetan egingo dira. Proiektuetarako 6.000 edo 8.000 euro bideratuko dira, ekimenak garatuko diren kultura-ekipamenduaren kokapenaren arabera. Iazko deialdian aukeratuak izan zirenek ezin izango dute edizio honetan parte hartu.

Dantza garaikideko sorkuntza sustatzearekin batera, “publikoarekin harremanak ezarri nahi dira diziplina horien aldeko ingurunea sortzeko, sormen-komunitatea indartzeko eta sektorean enplegua sortzen laguntzeko”.

Egoitza bakoitzak lau asteko iraupena izango du eta “sormenerako eta gogoetarako prozesuak garatuko dituzte tokiko komunitateekin, dantza garaikidea ardatz nagusitzat hartuta”. Proiektuak maiatza eta iraila bitartean gauzatuko dira Nafarroako Antzoki Sareko espazioetan.

Jakingarri guztiak hemen dituzue.

Dokumentuaren akzioak