Dokumentuaren akzioak
Dantza garaikideaz gozatzen
Dantzaz Koinpainiak azken dantza ikuskizuna aurkeztuko du gaur arratsaldean Zizur Nagusian
Dantza klasikoaren oinarrizko bost posizioetatik abiatuz, eta
koreografo eta ballet esanguratsuenei erreferentzia eginez, beste ehun
posizio sortzen ditu Dantzaz Konpainiaren azken lanak.
Taldearen dantza lan berria lau zatitan dago egituratuta.
Christophe Garcia, Hilde Koch eta Eric Gauthier koreografoek sortu dute
1.01 dantza garaikideko lana. Koreografo bakoitzak dantzaldiaren zati batez arduratzen da.
Horrela, saioa Garciaren Songeurs-ekin hasten da. Zati hori errealitateari une batez uko egiteko amets labur bat da.
Koch iruindarra Torque zatiaz arduratzen da. Dantzari gazteek inprobisazioa landuko dute, sormenaren prozesuan protagonistak bihurtuz.
Azkeneko bi zatiak Gauthieren ardurapean daude. Quebeceko
artistak giza harremanen zenbait ikuspegitan sakonduko du Bjork
abeslari islandiarraren abestien bitartez.
Filgy Claverieren zuzendaritzapean dagoen konpainia
donostiarrak dantza garaikideaz gozatzeko aukera eskaintzen du 55
minutu irauten duen saioan.
'1.01'
Noiz. Gaur, 22:00etan.
Non. Zizur Nagusiko Kultur Etxean.
Sarrera. 6 euro.
Dokumentuaren akzioak