Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Garaikidearen Zirkuituko obrak Andoain eta Lasarten

Dokumentuaren akzioak

Dantza Garaikidearen Zirkuituko obrak Andoain eta Lasarten

Gaur, azaroak 16, Andoaingo Bastero Kulturgunean eta Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean, bi dantza ikuskizun izango dira, Concierto Concepto eta Otehitzari Biraka koreografiak, hurrenez hurren. Biak ala biak Dantza Garaikidearen VIII. Zirkuitukoa egitarauaren baitan daude.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2012/11/16
Lotura
Nontzeberri

Andoainen ikusi ahalko den obra, dantza eta musika ikuskizuna da, Kataluniako Brodas Bros konpainiaren estetika, teknika eta positibismoa biltzen dituena. Concierto Concepto-k kontzertuaren eta dantza-ikuskizunarenak kontzeptuek bat egiten dute, eta aretoan zein kalean antzez daitekeen ikuskizun urbanoa da emaitza.

Lasarten eszenaratuko duten Otehitzari Biraka koreografia, berriz, Kukai Dantza Konpainiak antzeztuko du. Ikuskizunak Jorge Oteizaren (Orio, 1909 – Zarautz, 2003) obra eta bizitza ditu ardatz.

Andoaingo ikuskizuna 21:30ean hasiko da, eta Lasartekoa, berriz, 20:00etan.

Dantza Garaikidearen Zirkuitua-k bidalita

Dokumentuaren akzioak