Dokumentuaren akzioak
Dantza garaikidearen jaialdia
Dantza Hirian jaialdia hasi da jada, eta irailaren 27ra arte dantzaren inguruko ekitaldi asko izanen dira
Donostian, Irunen, Errenterian, Azkainen, Ziburun, Hendaian eta Baionan
ospatzen ari da IV. Dantza Hirian jaialdia. Egun hauetan, zazpi herri
horietako hainbat txokotan, dantza emanaldiak izango dira, baina baita
haurrentzako dantza ikastaroak eta helduentzako topaketa eta eskola
magistralak ere, azken horiek Donostiako Artelekun eta Errenteriako
udal dantza eskolan emanen dira. Hori guztia, dantza elkarte,
konpainia, artista , profesional eta ikasleen arteko harremana
indartzeko eta, guztiaren gainetik, dantza sustatzeko. Gaur eta bihar, Dantzatzen diren hiriak bideo zikloa izanen da, 19:30ean, Donostiako Fnacen.
Hamaika dantza konpainiak hartuko dute parte kaleko
emanaldietan: Mariantonia Oliver, Iker Gomez, Mikel Aristegi,
Entretenidos, Natxo Montero, Irunbreak, Nats Nus, Decalage, Kukai,
L'Adret eta Entremans. Horietatik sei Euskal Herrikoak dira, eta
gainontzekoak, Frantzia, Espainia eta Ingalaterrakoak. Emango dituzten
lan guztiak formatu txikikoak izanik, hau da, 15-20 minutukoak izanik,
bi orduan ikuslea dantza ulertzeko modu ezberdinez gozatu ahalko da.
'DANTZATZEN DUTEN HIRIAK'
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Donostiako Fnacen.
Dokumentuaren akzioak