Dokumentuaren akzioak
Dantza garaikidearekin bat eginez, "Danzalava" ekimena
Urte berri honetako hainbat hilabetetan puntako dantza irakasle eta profesional interesgarrienak bilduko dira Gasteizen dantza garaikidearen gaineko prestakuntza zabaltzeko eta era berean horretan sakontzeko.
Hala, otsailaren 25 eta 26an, Guillermo Weickert-ek Entrenando al intérprete de danza izeneko tailerra egingo du. Martxoko saioa (25 eta 26an) A Través Del Aire izenburupean egingo du Daniel Abreuk. Physical Endless izeneko saioa burutuko du Victoria P. Mirandak apirilaren 22 eta 23an. Eta azkenik, Iñaki Azpillagak Powerful And Fragil saioa gidatuko du ekainaren 26 eta 30ean.
Erakustaldiak ere antolatu dira: Guillermo Weickert (otsailak 25); Daniel Abreu (martxoak 25) eta Victoria P. Miranda (apirilak 22).
Jardunaldietako lehen hitzorduan, José Uruñuela Udal Dantza Kontsebatorioa, Taller de Artes Escénicas de Vitoria-Gasteiz, Kolectivo Monstrenko eta Espacio Sinkro kolektiboen laguntza ere egon da.
Dokumentuaren akzioak