Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza garaikidea Pasaiako Dantza Festibalean

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikidea Pasaiako Dantza Festibalean

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2024/06/05
Lotura
Nontzeberri

Pasaiako Dantza Festibalaren 6. edizioa ekainaren 6tik 9ra ospatuko da. Egun horietan guztietan herria eszenatoki bihurtuko da, eta txoko guztietara helduko da dantza-ikuskizunen bat.

Festibalaren programa euskal konpainia ospetsuek (LaSala, Led Silhouete, Kukai, Elirale) bertako dantza eskolek (IkerMurillo-Studio24, Alkartasuna), dantza estilo desberdinak sustatzen dituzten elkarteek (Donostia Lindy Hop, Unnity Hip Hop Lab elkartea) eta udalerriko adin ezberdinetako pertsonek osatuko dute, izan ere, komunitate osoaren parte-hartzea bultzatu nahi dute bertatik.

Aurtengo egitarauak 22 ikuskizun izango ditu guztira. Horien artean, zortzi dantza konpainia profesional eta hiru koreografo berrien piezak eszenaratuko dira. Ikus-entzunezkoak ez dira faltako, dantza-zinemaren film labur baten estreinaldia ere izango da.

Pasaiako Dantza Festibala bihar, ekainak 6, hasikoa da honako lan eta konpainiekin: Polina Tiabut (Lástochka), Ainhoa Usandiazaga (Bihar), Natalia García (El espacio de los límites). Hurrengo egunean, beste gauza askoren artean, euskal taldea den Eliralek O! pieza aurkeztuko du. Eta larunbatean hauxek arituko dira, besteak beste: Kukai (Giza), Ziomara Cía (Ahotsak), eta Led Silouette (Los perros).

Zehaztasun guztiak Pasaiako Dantza Festibalak dauzka.

Dokumentuaren akzioak