Eguraldia lagun, aulkietan nahiz pilotalekuko harmailetan eserita jarraitu zuten dozenaka herritarrek Dantzaz konpainiaren dantza garaikide emanaldia: Basoa.
Iñaki Salvadorrek sortutako musikaren laguntzarekin, gizon-emakume dantzariek Josu Mujikaren koreografia eskaini zuten Adriana Pous zuzendariaren eskutik. Testua Xabier Sukia oriotarrarena da eta, modu poetikoan, gerraren aurkako mezua helarazten du. "Basoak basakeria estali nahi du, oihanak aieneak, hormigoiak arrazoiak, gerraren gaitzak ezkutatu nahi ditu zuhaitzak...".
(Argazkiak: Zumaiako Kultura Saila).