Dokumentuaren akzioak
Dantza garaikidea kalera
Lehen Dantza Hirian Jaialdia egingo dute aste honetan Irunen, Donostian eta Baionan
Xede horrekin egitarau zabala emango dute Donostian ostegun honetan, irailaren 21arekin, betiere dantzarekin lotuta. Eguerdian hasi eta 19:00ak artean, lau konpainiak euren ikuskizunak emango dituzte kalean. Han izango dira La Halte-Garderie (Paris), Johan Amselem (Paris), Ertza (Donostia) eta Organik (Bilbo). Artisten ikuskizunekin batera tailerrak antolatuko dituzte Alderdi Ederko lorategietan.
Hurrengo egunean, irailaren 22an, Irunera eramango dute jaialdia. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da han egitaraua. Donostian ariko ez den talde bat ikusteko aukera izango da Irunen: Lapsus Dansa (Bartzelona). Besteak beste, Ertza ere ariko da, Look obrarekin.
Larunbatean, berriz, Baionako karriketan ikusi ahal izango dira Dantza Hirian jaialdiko obrak. Aurreko egunetan Donostian eta Irunen aritutako taldeek euren ikuskizunak errepikatuko dituzte, 12:00etan hasita. Eneko Alcaraz (Hondarribia), ordea, soilik Baionan ikusteko aukera izango da.
Aurtengo lehen ekitaldiak jarraipena izan dezan nahi dute antolatzaileek.
Dokumentuaren akzioak