Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza garaikidea eta herri tradizioa hibridaturik

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikidea eta herri tradizioa hibridaturik

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2021/03/12
Lotura
Nontzeberri

Loraldia jaialdiaren barruan, Elirale Dantza konpainiak O! izeneko lana eskainiko du Azkuna Zentroan, martxoaren 13an. Pantxika Telleria koreografoaren sorkuntza da pieza hori, eta Thierry Biscaryk musikatu du. Haiekin batera Oihan Indart dantzaria izango da.

Dantza garaikidea eta herri tradizioa gertutik bizitzeko aukera luzatzen du O! izeneko lanak. Lurralde miresgarri bat irudikatuko du emanaldiak, mundu mitologiko bat, eta “bertan mugimenduak eta haren itzalak ikusleok harrituko gaitu. Dantzariak kantari ekingo dio, eta harri bat ikusiko dugu itsaso zabalean altxatzen, handitasunaren koskorra.”
O! izena harridura adierazpena da, hortaz, “umeek ahoarekin erraztasun handiz egiten duten soinutik dator lan honen izenburua.”

Pantxika Telleria dantzaria eta koreografoak 2001ean sortu zuen Elirale Dantza Konpainia. Bertan ondorengo lanak egin ditu: Artha (2018), Xihiko eta Oa-huetak (2016), Satie-ka (2015), O! (2014), Ka dira (2013), Zun (2012), Ninika eta A Gorpitz (2011) Soka (2010), Otto (2009), Lodikroko (2007), Kadira (2005), eta abar.

Dokumentuaren akzioak