Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza garaikidea dosi egokian ikusle ez iniziatuendako ere

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikidea dosi egokian ikusle ez iniziatuendako ere

Kultura Arrasate

Egilea
Larraitz Zeberio
Komunikabidea
Goiena
Mota
Albistea
Data
2011/01/22
Lotura
Goiena

Zenbatek dakite dantza klasikoko oinarrizko posizioak bost direla? Eta Dantzaz konpainia ballet ikasketak amaitu berriak dituzten dantzariendako plataforma dela?

     Gorputzaren lengoaia, indarra, estetika eta espresibitatea argi ikusi ditugu gaur, egubakoitza, Dantzaz konpainiako dantzari gazteek Arrasateko Amaian antzokian eskaini duten 1.01 ikuskizunean. 60 bat lagun elkartu dira proposamena ikusteko eta bereziki ez ohikoei emanaldia laburra egin zaie, ikusterraza.

     Dis-Connected (Sophie Antoine), Ballet 101 (Eric Gauthier), Björk Duets (Eric Gauthier) eta Torque (Hilde Koch) koreografiak taularatu dituzte Damien Bougas, Raphaël Canet, Anneleen Dedroog, Emmanuel Dobby, Nuria Giménez, Mireia González, Leonor Henriques, Giovanni Insaudo, Anna Jirmanová, Guillermo Millán eta Marine Sanchez dantzariek. Elkarlanean aritu beharko duten bederatzi dantzariren lehenengo topaketa, ballet klasikoko bost posizioei erreferentzia eginez umorezko muntaia, giza harremanen alderdi ezberdinak eta inprobisazioan oinarritutako konposizioak ikusi ditugu dantza eginak.

     Gutxitan izaten dugu bailara honetan ballet garaikidea ikusteko aukera. Parean tokatzen bazaizu, ez izan zalantzarik!

Dokumentuaren akzioak