Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza garaikidea Izturitze eta Otsozelaiko leizeetan

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikidea Izturitze eta Otsozelaiko leizeetan

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/06/08

«Ibilaldi poetikoa leizean». Horrela deskribatu du Teiletxeak lana. Mugimenduaren, soinuaren eta ahotsaren inguruko lana da. Harpea «lantegi erreal eta aldi berean sotila» dela dio. Dantza ikastaroak ematen ditu, eta horietako sei ikasle izango ditu lagun, bi dantzari profesionalekin batera (Caroline Brosset eta Enna Bernard). Raul Garciak serra musikala joko du eta Matthieu Prualek saxoa eta bestelako haize tresna batzuk. Teiletxeak dantza ohiko ez dituen agertokietara eraman ohi du. Iaz margoaren inguruko lan bat aurkeztu zuen eta berriki eliza batean egin du ikuskizun bat. Zuhaitz baten gainean dantzatzeko koreografia prestatzen ari da.

 

Dantza. Chantier intérieur... de lómbre à la lumiére, Marie Teiletxea.
Lekua: Izturitzeko eta Otsozelaiko harpeak (Nafarroa Beherea).
Noiz: Gaur, 17:30ean.

Dokumentuaren akzioak