Dantza garaikide eroa, Flandestik Gaiarrera

Hedabidea
Berria
Lekua
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/05/23

Flandesko hiri eta portu handienetako bat da. 1984. urtean sortu zuten Les Ballets C de la B konpainia. Ganteko portuak islada du Import-Export lanean. Izan ere, edukiontziekin dago osatuta agertokia. Munduan egun ekonomiak duen indar ahalguztiduna da koreografiaren gaia, ezer onerako aldatzeko ezintasuna. Dantzari akrobatak oholtzaren gainean, eta musikariak Guy van Nuetenek sorturiko edo moldaturiko soinuak zuzenean jotzen, baina arazorik gabe une batez bibolinak uzteko eta dantzan hasteko.

Dantza: 'Import-Export'.
Lekua: Gaiarre antzokia, Iruñea.
Noiz: Gaur, 20:00etan.