Dokumentuaren akzioak
Dantza, ganbera musika eta poesia, eskutik helduta
Hamaika urteko ibilbidea egin ondoren agur esan du Osintxuko Musiraka dantza taldeak. Alpargatak eskegi aurretik baina, sekulako ikuskizuna egin zuten atzo, zapatua, jendez lepo betetako Udal Pilotalekuan. "Oso pozik gaude, dena prestatu moduan atera zen, eta jendearen erantzuna ezin-hobea izan zen", kontatu du Manex Alberdik, taldeko dantzari eta irakasleak.
Askotariko disziplina batzen dituen ikuskizuna izan zen atzokoa. Taularen gainean, Musiraka dantza taldeko hamaika dantzari eta aldamenean, beste horrenbeste musikari, Bergarako Orkestrako Ganbera taldekoak; horiez gainera, aurkezle lanak egin zituen Uxue Alberdi poeta. "Bakoitzaren jarduna txandakatuta osatu genuen ordu eta laurden inguruko ikuskizuna. Uxuek errezitatutako poemek josi zituzten orkestrakoek jotako piezak eta gure dantzak. Hamaika dantza egin genituen, euskal dantza tradizionala oinarri dutenak baina ukitu garaikidea dutenak. Horiez gainera, nik neuk bakarkako dantza bat ere egin nuen, garaikidetik eta klasikoatik gertuagoa dagoena. Musikariek ere ederto jardun zuten, euskal musikako kantu ikurrak jo zituzten, besteak beste, Xalbadorren heriotzean eta Amaren bularra", azaldu du Alberdik.
Atzokoak agur esateko ikuskizuna izan zen Musikarakoentzako. ""Horrelako ekitaldi handiak, hasiera baten behintzat, ez ditugu gehiago egingo; hala ere, ez dugu bazterten, beste batzuk antolatutako ekitaldietan parte hartzea. Ikusiko dugu, momentuz atsedena hartuko dugu, eta gero gerokoak!"
Dokumentuaren akzioak