Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantza' filma grabatuko dute Leitzan datozen egunetan

Dokumentuaren akzioak

'Dantza' filma grabatuko dute Leitzan datozen egunetan

Maitzaren 5, 6 eta 7an alde zaharrean eta 13 eta 14an plazan

Euskal dantzen inguruko filma grabatzen ari da Telmo Esnal zinemagilea, Koldobika Jauregi eta Juan Antonio Urbeltzekin elkarlanean. Eta Leitzan eginen dituzte grabazioak datozen egunetan: maiatzaren 5, 6 eta 7an alde zaharrean eta maiatzaren 13 eta 14an plaza inguruan.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Leitza
Mota
Albistea
Data
2017/05/05
Lotura
Erran

Grabaketaren lehenbiziko zatia maiatzaren 5, 6  eta 7an eginten dute eta Elizan, elizbidean eta alde zaharreko etxe batzuetako ataurreetan arituko dira filmatzen. Hori dela eta, hainbat eremu hesiekin gordeko dira eta herritarrek kotxez alde zaharretik ibiltzeko aukera izanen duten arren, ezinen dituzte autoak bertan aparkatu.

Grabaketaren bigarren zatia maiatzaren 13an eta 14an eginen dute. Bi egun horietan egun osoz ariko dira lanean eta plaza, karrapea eta frontisa ezinen dira erabili grabaketa egiten ari diren bitartean.

Filmaketan parte hartzeko jende ugari etorriko da; bigarren asteburuan, esaterako, 200 dantzari inguru bilduko dituzte. Herritarrek aparkatzeko orduan eragozpenik izan ez dezaten, Eskolako zelaia aparkaleku bezala egokituko dute.

'Dantza' filma grabatuko dute Leitzan datozen egunetan

200 dantzari baino gehiagok parte hartuko dute maitzaren 13 eta 14ko grabaketetan.

Dokumentuaren akzioak