Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Dantza' filma Goizuetan uztailaren 12an

Dokumentuaren akzioak

'Dantza' filma Goizuetan uztailaren 12an

Udarekin batera, kultur agenda bero-bero dute goizuetarrek. Uztailerako, adibidez, zinema emanaldia eta kontzertu akustikoa prestatu dituzte. Zehazki, hitzorduak bigarren eta laugarren ostiralean zehaztu dituzte.
Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Leitzaldea
Mota
Albistea
Data
2019/07/10
Lotura
Erran
'Dantza' filma Goizuetan uztailaren 12an
Dantza filmaren irudi ikusgarrietako bat.

Heldu den ostiralean, hilaren 12an, udako zinema izanen dute. Nerabe eta helduei bideratutako Dantza filma eskainiko dute, herriko plazan, 22:00etan. Uztailaren 26an, berriz, kontzertu akustikoa izanen dute. Keu Agirretxea ondarrutarraren musikak girotuko ditu bazterrak. 22:30ean labaderoan bilduko dira.

Udakolore lehiaketa
Bien bitartean, uztailaren 13an, igandean, Udakolore balkoi-lehiaketaren bigarren edizioko irabazlea aukeratzeko herrian barna ibiliko dira epaimahaikideak. Hoberen apaindutako balkoia edo leihoa duenak herriko komertzioetan gastatzeko 150 euro jasoko ditu eta irabazlearen izena egunean bertan jakinaraziko da www.goizueta.eus atarian. Irabazleak erosketa-txartela gastatzeko hiru hilabeteko epea izanen du.

Dokumentuaren akzioak