Dokumentuaren akzioak
Dantza Festa Eguna egingo dute bihar Alegian
Goizean Larraitz auzotik hasita kalejira izango da, ondoren bazkaria eta arratsaldean dantzaldia
Goizean hasi eta eguerdira bitartean, dantzariak kalejiran ibiliko dira herrian zehar. Larraitz auzotik abiatuta, Alegiako hainbat lekutan geldialdiak egin eta dan-tza emanaldiak eskainiko dituzte. Kalejira honetan, bertsolarien eta Loatzo musika eskolako musikarien laguntza izango dute dantzariek. Sutarri dantza taldeak 90 dantzari inguru bilduko ditu biharkoan.
Ondoren, 14.30ak inguruan herri bazkaria izango da. Sarrerak erosteko epea dagoeneko itxi dute. Bazkalostean, festa eguna borobiltzeko Ai Ene taldearekin dan-tza gehiago egiteko aukera izango da arratsaldean. Egitasmoaren antolatzaileek herritarrei festan parte hartzeko deia luzatu diete eta bihar kalera artzain-andrez jantzita ateratzeko gonbitea ere luzatu dute herriari kolorea emateko.
Azken zazpi urteetan Dantzari Txiki Eguna antolatu du Sutarrik, baina aurten, aldatu egin dute egitasmoa eta Dantza Festa egitea erabaki dute. Lehenengo urtea izango dute eta arrakastatsua izatea espero dute. Eguraldi kaskarra egingo balu, eta hala dago iragarrita, egitarau osoa pilotalekuan egingo litzateke.

Sutarri dantza taldeko kideak emanaldi batean. (Sustrai)
Dokumentuaren akzioak