Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza, euskararen aldeko lasterketa eta bazkaria, Euskal Astearen barne

Dokumentuaren akzioak

Dantza, euskararen aldeko lasterketa eta bazkaria, Euskal Astearen barne

Goizeko hamarretan emango zaio hasiera lasterketari eta 11:30etik aurrera, Soinu Zahar Txapelketa jokatuko da

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2008/09/06
Aurreko urteetan Euskal Jai Egunaren bezperan ez dira ekitaldiak antolatzen, baina, aurtengoan, egokia ikusi da herria giro-tzen hasteko. Gaurko ere zenbait ekitaldi antolatu dira. Horien artean, goizeko 10:00etan Euskararen aldeko XIII. edo VIII. Lasterketa. Irteera eta helmuga Musika plazan izango da. Izen emateak, goizeko 9:30ean Musika plazan bertan.
Lasterketaren ostean, goizeko 11:30ean eta toki berean, XX. Aurresku Txapelketa eta I. Soinu Zahar Txapelketa. Aurresku txapelketan honoko dantzari hauek hartuko dute parte: Alain Maya (Errenteria), Jokin Oria (Legazpi), Jon Iriberri (Errenteria), Jon Ibarguren (Azpeitia), Urko Mitxelena (Errenteria, Unai Etxebeste (Donostia), Aitor Alkorta (Errenteria) eta Jon Perez (Errenteria).
Soinu zaharrak
Aurreneko aldia da soinu zaharren txapelketa egiten dela Zarau-tzen. Bertan, 11:30etik aurrera, honoko musikariek hartuko dute parte: Amaia Martin (Legazpi), Jenifer Castillo (Lezo), Odei Mujika (Oiartzun), Nahikari Bizuete (Lezo), Dorleta Fernandez (Elgoibar), Aiora Etxebeste (Oiartzun), Idoia Besada (Pasaia), Naiara Mitxelena (Oiartzun), Garazi Urbieta (Legazpi), Nagore Indakoetxea (Oiartzun), Edurne Arana (Legazpi) eta Maider Mitxelena (Oiartzun).
Honen atzetik, 14:30ean, bazkari herrikoia egongo da Musika plazan eta 19:30ean Binakako Dantza txapelketa. Bertan, Errenteriatik etorritako Eneko Gil-Nerea Vesga bikotea; Bergarako Mikel Igartua -Ibane Baseta; Ordizia-Olaberriako Jon Intsausti-Iera Maiza; Azpeitiako Jon Ibarguren-Estibaliz Aranguren eta Hernanitik etorritako Xabier Segura-Lierni Martiarenak osatutako bikotea.
 

Dokumentuaren akzioak