Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eta zuzeneko musika oholtza gainean, hiru talderen ekimenez

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta zuzeneko musika oholtza gainean, hiru talderen ekimenez

Ikuskizuna sortu dute elkarlanean Aiara dantza taldeak, Amurrioko musika eskolak eta Amurrioko Trititixa eskolak. Otsailaren 24an eskainiko dute Amurrio Antzokian. Gaur jarri dituzte salgai sarrerak.
Egilea
Txabi Alvarado Bañares
Komunikabidea
Aiaraldea.eus
Tokia
Amurrio
Mota
Albistea
Data
2018/02/13
Lotura
Aiaraldea.eus

Indarrak batu dituzte Aiara dantza taldeak, Amurrioko musika eskolak eta Amurrioko Trititixa eskolak. Datorren otsailaren 24an Amurrio Antzokian estreinatuko dute elkarlanean prestatu duten obra: Pausu doinuak. “Aiara Dantza Taldeari bururatu zitzaion ideia, eta beste bi elkarteei proposamena luzatuta lanean hasi ginen”, azaldu du Iraia Aspuruk, “geroz eta handiagoa bihurtu den egitasmoa izan da”. Dantza taldeko kideak azaldu du "kontzertu dantzatuak" 5 eszena izango dituela eta atal horietako bakoitzak gai bat landuko duela.

Dantza eta zuzeneko musika oholtza gainean, hiru talderen ekimenez

Dantza eta zuzeneko musika uztartuko dituzte. / Aiara dantza taldea

Ez da Aiara dantza taldeak Amurrio Antzokian eskainiko duen lehen emanaldia izango. Beste hainbat aldiz igo dira oholtza horretara:

“Sorpresa ugari”
Eszenografiak garrantzi handia izango du taularatzean. “AD Design arduratu da elementu guztiak diseinatzeaz, eta sorpresa ugari egongo dira”. Bi emanaldi eskainiko dituzte 24an: 18:00etan eta 20:30ean. Helduen sarrerak 8 euro balioko du eta haurrenak, aldiz, 5. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Aiaraldea hedabideak sarrera bikoitz bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. 

Dokumentuaren akzioak