Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eta zirku garaikidea “Ronde” lanean

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta zirku garaikidea “Ronde” lanean

Rouge Eléa konpainiaren Ronde -Bi ahizpa obra ikusteko parada egongo da gaur uztailaren 16an, 19:00tan, Errenteriako Gamon Zumardian. Bi aire-akrobata eta musiko batentzako dantza-pieza da Ronde -Bi ahizpa.
Komunikabidea
Nontzeberri.com
Mota
Albistea
Data
2015/07/16
Lotura
Nontzeberri.com

“Zaren bezala maite zaitut, zure burmuin eta pentsamenduekin. Baina batez ere, aitortu beharra dut, nire haurtzaroan zehar bidaiatu duzulako. Nire iraganaren pieza nagusi bat zara... “

Konplizitatea, lehia, maitasuna eta norgehiagoka irudikatzen dituen dantza da Fanny Soriano eta Corine Cella bikoteak sortu duena.

Ronde lanean, aktoreek besaulki baten inguruan eta lanpara baten pean dantzatzen duten bitartean, barreak eta malkoak bateratzen dira, eta hala,  senideak lotzen dituzten harreman konplexuak irudikatu nahi ditu.
“Gorputzak senez mugitzen dira, elkar ukitzen dute, elkarri ihes egiten diote, nekea sumatzen dute eta bat egiten dute. Hunkigarria da ikustea nola galdu duten lainotasuna gure begien aurrean eraikitzen den etorkizunaren aurrean”.

Dantza eta zirku garaikidea “Ronde” lanean

Dokumentuaren akzioak