Dokumentuaren akzioak
Dantza eta umorea, eskutik
DFeriaren azken ikuskizuna, Chicos Mambo taldearen 'Melí-Meló II' izango da, Viktoria Eugenian
Arlo artistikoen nahasketa guztien gainetik, ordea, Melí-Meló II dantza ikuskizun bat dela esan daiteke. Dantza ikuskizun berezi bat, hori bai.
Espazio berean elkarrekin agertuko dira trogloditak, skin heads-ak, gimastika taldeak, drag queens-ak, Walt Disneyren Sirenita, eta abar. Zerikusirik ez daukaten edozein pertsonaia.
Fusio horrek guztiak, ikuslearen aztoramena eragitetik hurruti, erakarri egingo du, eszena bakoitza zehaztasun handiz pentsatua baitago, taldekoek ziurtatzen duten bezala. Istorio bakoitza, pertsonaia bakoitza, mugimenduaren bitartez lotuta dago, ikuskizun guztiaren oinarri bezala.
Orain arteko emanaldiak arrakastatsuak izan dira Chicos Mambo taldearentzat, batez ere euren jaioterrian, Bartzelonan. Dantza eta antzerki taldea 1993. urtean jaio zen Kataluniako hiriburuan, eta bere lehen lanarekin, Barcelona, Paris, Caracas-ekin, ezagunak egiten hasi ziren. Donostian aurkezten duten azken lan honetan, lehenengoan ez zuten umore zentzua zabaltasunez eskaintzen dute, hasieratik mantendu duten dantza teknika landuarekin batera.
ANTZERKIA
Melí-Meló II (La vuelta).
Non. Viktoria Eugenia (Donostia).
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Dokumentuaren akzioak