Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eta trikitixa doinuekin ospatu dute San Polikarpo eguna

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta trikitixa doinuekin ospatu dute San Polikarpo eguna

Artie Dantza Taldearen dantza saioaz gozatu dute gautegiz arteagarrek elizpean. Trikitixa doinuekin, berriz, hamaiketakoan elkartu dira.
Egilea
Ane Maruri Aransolo
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Gautegiz Arteaga
Mota
Albistea
Data
2023/01/26
Lotura
Busturialdeko Hitza

Herriko zaindaria dute San Polikarpo gautegiz arteagarrek, eta haren omenezko gaurko eguna jai giroan igaro dute.

Meza entzun ostean, elizpean elkartu dira bizilagunak, eta Artie Dantza Taldearen dantza saioaz gozatu dute. Banangoa, makil jokoa, txulalai… denetarik dantzatu dute herriko txikienek, eta orain arte ikasitakoak erakutsi dizkiete bertan bildutakoei. 

Gero, hamaiketako herrikoia egin dute, eta trikitiaren laguntzaz, doinu herrikoiak dantzatzera eta kantatzea ere animatu dira nagusienak. 

ARGAZKI GALERIA

Gaur hasi eta domekara bitartean, jaiez gozatzeko hainbat aukera izango dituzte bizilagunek. Izan ere, tradizio herrikoi handiko jai egunak dira sanpolikarpoak udalerrian.  Adin guztietako ekitaldiak antolatu ditu udalak, tartean aurten berreskuratuko duten kros txapelketa. Zapatuan, hain zuzen ere, kros herrikoiak eta kros txapelketak beteko dute herria eguerdian, eta arratsaldean, Kantu Koloreren ikuskizuna egongo da frontoian.

Domekan, berriz, pilota partiduek hartuko dute protagonismoa, 17:00etatik aurrera. Emakumezkoen pala partidua egongo da lehenengo, izan ere, Bidasolok eta Anituak Martinez eta Arrizabalaga izango dituzte aurrez aurre. Ondoren, gizonezkoen txanda izango da: Agirrek eta Iztuetak Larrazabal eta Salaverri II.aren aurka jokatuko dute esku pilota partidua.

ARGAZKI GALERIA

Urtarrilak 28, zapatua.
11:00.
Polikarpo Deuna Herri Krosa parkean.
12:00. Lasterketa.
Dena Kale animazioarekin, trikitixarekin.
18:30.
Kantu Kolore “Peru krokodiloa” ikuskizunarekin, frontoian

Urtarrilak 29, domeka.
17:00. Pilota partiduak. 

Dokumentuaren akzioak