Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eta musikak Azpeitiko kaleak hartuko ditu igande guztian zehar

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta musikak Azpeitiko kaleak hartuko ditu igande guztian zehar

Itsasi Euskal Kultur taldeak Dantzari Txiki eguna ospatuko du 11.00etan. Herriko haurrez gain, Zestoa, Zarautz, Oñati, Mutriku, Legazpi eta Urretxuko taldeek ere parte hartuko dute

Egilea
Kristina Fernández
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2007/10/17

Azpeitiko taldeaz gain, Zestoa, Zarautz, Oñati, Mutriku, Legazpi eta Urretxuko haurrek parte hartuko dute festa honetan. Guztira, 200 pertsona baino gehiago bilduko direla adierazi dute antolatzaileek. "Urretxuko taldearen presentzia ez da oraindik guztiz segurua. Hala ere, talde bakoitzeko 30 pertsona izango dira. Gehiengo bat jartzea erabaki genuen, eta ume, txistulari eta arduradunekin, 30 pertsona baino gehiago ez etortzea eskatu genien. Bestela gehiegi izango ziren", azaldu du Itsasi Euskal Kultur taldeko kidea den Amaia Aranagak.

Egitarauari dagokionez, Dantzari Txiki Eguna 11.00etan hasiko da igandean Enparantza Nagusian eta taldeetako partaide direnei hamaiketakoa banatuko diete. Ondoren, 11.30ean, kalejira hasiko da, kalez kale herri guztia zeharkatuz. "Talde bakoitza bere aldetik joango da kalejira honetan herriko bazter guztiak bisitatu ahal izateko", gaineratu du Aranagak.

13.00etan lau taldeak plazan elkartuko dira berriro, eguerdiko saioa egiteko. Emanaldi honetan, dantza desberdinez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Ekitaldiaren amaieran, arduradunek haurren etxez etxeko banaketa egingo dute bazkaltzeko, "eta talde guztietako txistulari eta arduradunak Aitonena I eraikineko tabernara joango gara bazkaltzera", esan du Aranagak.

Arratsaldean, berriz, 16.45ean ume guztiak Enparantza Nagusian bilduko dira berriro eta talde bakoitzak dantza bat egingo du. Aurtengo Dantzari Txiki eguna 18.00ak aldera amaituko dela iragarri dute.

Berezia umeentzat Haurrentzat berezia izaten da Dantzari Txiki Eguna, "izan ere, urtean zehar ikasten dituzten dantzak egiteko aukera izaten dute herriko plazan eta, txikienak behintzat, urduri jartzen dira". Bestalde, beste herrietako umeekin harremanak sendotzeko aukera ematen die eta dantza elkartrukeak egiteko ateak ere zabaltzen zaizkie horrela.

Iazko Dantzari Txiki egunean parte hartu zuen talde bat emanaldia eskaintzen.argazkia: k.f.

Dokumentuaren akzioak