Dokumentuaren akzioak
Dantza eta musika bizi-bizian
Folklore Bizian jaialdia Galdakaon izango da; Mexiko eta Kalmukiako taldeak arituko dira euskaldunekin batera
Andra Mari dantza taldeak antolatu du jaialdia, eta
Kalmukiako Errepublikako talde bat izango da, Errusiako Federazioaren
mende dagoena. Europa barneko Errusiako hego-ekialdean dago Kalmukia,
eta Europako herrialde bakarra da erlijio nagusitzat budismoa duena.
Beraien doinuetan Kaukasoko eta Errusiako musika nahasten da.
Musika
tresna gisa dombra erabiltzen dute, udare forma duen gitarra itxurako
istrumentu sokaduna. Jantzi ikusgarriak erakutsiko dituzte.
Zacatecas
taldea, berriz, Mexikokoa da, eta izen bereko hiritik datoz. Beraien
kantu gai nagusia amodioa da. Dantzari eta musikariez osatutako taldea
da.
Azken taldea Andra Mari dantza taldea izango da, euskal musika eta dantzak erakutsiko dizkiete beste bi taldeei.
Bihar
ere izango da kanpoko bi taldeak ikusteko aukera, baina Andra Mari
dantza taldearen ordez Oinarri dantza taldea izango da ikuskizuna
ematen.
Beste kultura batzuk eta hemengoa ikusteko aukera paregabea izango da, beraz, Galdakaon.
FOLKLORE BIZIAN
Non. Galdakaoko Kurtzeko plazan.
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Folklore Bizian jaialdian izango da Zacatecas dantza taldea. / - / EZEZAGUNA
Dokumentuaren akzioak