Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eta malabareak, bikote dotorea

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta malabareak, bikote dotorea

Dantzak presentzia handia izango du asteburu honetan Donostiako kultur agendan, proposamen ezohikoren bat ere tartean dela

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2016/04/07
Lotura
Diario Vasco

Zirkua, dantza edo arkitektura? Zirkua, dantza eta arkitektura. Gandini konpainia britainiarrak malabaristak eta dantzariak jarriko ditu elkarrekin lanean ostiral honetan Victoria Eugenia antzokian, arkitektura iragankorrak sortzeko. Konpainia berak, larunbatean, 'Smashed' eszenaratuko du areto berean, Pina Bausch-en lanean inspiratutako ikuskizuna, bederatzi malabarista, 80 sagar, 4 zeramika multzo bilduko dituena.

Dantzak, alegia, presentzia handia izango du asteburuan Donostiako agertokietan. Lau zenbakiak ere bai. Izan ere, Gandinik ostiralean '4x4: arkitektura iragankorrak' ikuskizuna eskainiko badu, 'Launaka' ekoizpena aurkeztuko du Egiako Gasteszenan Dantzaz konpainiak larunbatean. Cristobal Balenciaga Museoarekin, Donostia Kulturarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera ko-ekoiztua da ikuskizuna. Paolo Mohovich eta Vitali Safronkine koreografiak Juan Crisóstomo de Arriaga eta Franz Schuberten musika darabil, eta Cristobak Balenciaga du inspirazio iturri. eta erabat nazioartekoa den euskal sortzaile baten inspirazioa. Niña Coyote eta Chico Tornadoren esku-hartzea ere badu ikuskizunak. Horrez gain, haurrentzako ikuskizun interesgarriak dakartza agendak hurrengo egunetarako.

Dokumentuaren akzioak