Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eta ingurumena uztartuko dituzte Donostian

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta ingurumena uztartuko dituzte Donostian

? | ?Ballet T egunak’ jaialdia urriaren 16tik 20ra ospatuko da aurten
Egilea
Sara Ibarguren / Ruben Plaza
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2019/10/10
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

‘Ballet T egunak’ proiektua aurkeztu zuten atzo, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

‘Ballet T egunak’ proiektua aurkeztu zuten atzo, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Donostian urte osoan ballet eskaintza oparoa izaten bada ere, hilaren 16tik 20ra bitartean Ballet T egunakproiektuaren bigarren edizioa antolatu dute, Donostia eta Biarritzek duten Ballet T zentroan -mugaz gaindiko lehen zentro koreografikoa- urtean zehar egiten dituzten ekintzak publikoari erakusteko. Malandain Ballet Biarritzek eta Victoria Eugenia antzokiak elkarlanean aurkeztuko duten proiektuaren helburua arte koreografikoa zabaldu eta publiko berriengana iristea da.

2017 urteaz geroztik, mugaz bestaldeko dantza konpainiak itsasoa zaintzeko erronkari eutsiz, publikoa sentsibilizatzeko Artea eta ingurumena programa abian du Donostiako Cristina Enea Fundazioa, Iruñeko Ingurumen heziketa zerbitzua, Donostiako Victoria Eugenia an-tzokia eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearekin batera.

ITSAS-LAMINAK PROIEKTUAItsas-Laminak izeneko koreografia-lana artea eta ingurumena batzen dituen programa pedagogikorako sortu zuten iaz Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzarako Zerbitzuekin eta Donostiako Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean. Iruñea, Donostia eta Biarritzeko ikastetxeetako bigarren hezkuntzako hamabi eta hamabost urte bitarteko ikasleentzat hasi ziren lana eskaintzen eta aurten ere horretan jarraituko dute ikasturtean zehar. 

“Lamien mitoari buruzkoa da eta Hans Christian Andersenen Sirenatxoa ipuinean oinarrituta dago. Testuingurua ozeanoek pairatzen duten arazo ekologikoari buruzkoa da”, azaldu zuen atzo Martin Harriague Itsas-Laminakproiektuaren sortzaileak eta dantzariak Donostian egin zuten proiektuaren aurkezpenean.

Itsas-Laminaken helburua ingurumen-alorreko mezu erakargarri bat zabaltzea da, heziketa-programen irakaskuntza aberasteko eta ikasleen artean dan-tza eta sorkuntza artistikoarekiko zaletasuna sustatzeko. “Ozeanoen egoerari buruzko ikuskizuna da, testu sarkastikoa, dekoratu nahiko iluna eta dantza oso leherkorra dituena”, azpimarratu zuen Harriaguek.

Orain arte, proiektuak nahiko ondo funtzionatu du. “Dantzaren bidez ikasleek ozeanoko kutsadurari buruzko kontzientzia hartzen dute Itsas-Laminak egitasmoarekin eta asko ikasten dute”, nabarmendu zuen Ione Miren Aguirre balleteko koreografoak.

Ballet T egunak proiektuaren egitarauaren baitan, Itsas-Laminakikuskizuna ikusteko aukera egongo da urriaren 17an Victoria Eugena antzokian. Gonbidapena beharko da, baina hainbat sarrera salgai ere egongo dira aretoko leihatilan bertan. Bestalde, urriaren 16 eta 18an Aguirrek Itsas-Laminaken inguruko ikastaro bat eskainiko du balletean aritu nahi duten heldu hasiberrien-tzat Victoria Eugenia antzokian. Ikastaroa doakoa izango da eta izen ematea cristinaenea@donostia.eus helbide elektronikoan egin beharko da.

Hilaren 17 eta 18an Victoria Eugenian Klima aldaketari aurre!!! izeneko erakusketa ere ikusi ahal izango da eta bisita gidatuak antolatu dituzte horretarako. Azkenik, Ballet T egunei amaiera emateko, So.K dantza taldeak sorturiko G.E.S.S. ballet ikuskizuna eskainiko dute hilaren 20an Zurriola hondartzako pasealekuan.

EGITARAUA

19.00-21.00.¿Voulez vous danser avec nous? ikastaroa Victoria Eugenia antzokian. Izen- ematea doakoa da eta cristinaenea@donostia.eus helbide elektronikoan egin behar da.

11.00. Itsas-Laminak ikuskizuna eskoletako ikasleentzat Victoria Eugenia aretoan.

18.15 eta 20.15. Klima-aldaketari aurre!!! erakusketako bisita gidatuak Victoria Eugenia an-tzokian.

19.00. Itsas-Laminak ikuskizuna Victoria Eugenia antzokian.

11.00. Itsas-Laminak ikuskizuna eskoletako ikasleentzat Victoria Eugenia aretoan.

19.00-21.00.¿Voulez vous danser avec nous? ikastaroa.

12.30. So.K dantza konpainiaren G.E.S.S.ikuskizuna Zurriola pasealekuan.

Dokumentuaren akzioak