Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eta ingurumen heziketa lotzen dituen hezkuntza programa berri bat abian da

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta ingurumen heziketa lotzen dituen hezkuntza programa berri bat abian da

Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Mota
Albistea
Data
2020/12/16
Lotura
Euskalerria Irratia

"Planeta dantzan" du izena Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak, Biarritzeko Malandain Ballet-ak, Donostiako Cristina Enea Fundazioak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak prestatu duten programak. Abenduaren 21era arte izena emateko epea irekia dute DBHko ikastetxeek bertan parte hartzeko. 

Hezkuntza programa honek 2018-tik hona Itsas Laminak-Sirenas proiektuarekin lortutako esperientzia sakondu eta zabaldu egiten du. Malandain Ballet-aren koreografietatik abiatuta, ingurumena eta dantza lotzen dituzten material eta ibilaldi pedagogiko berriak eskaintzen dira, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan erabilgarriak izan daitezen.

Planeta dantzan programa Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak finantziatua izan da.

Programaren helburua ingurumen-alorreko mezu erakargarri bat zabaltzea da, metodologia eta baliabide berritzaileak erabiliz, heziketa-programen irakaskuntza aberasteko eta ikasleen artean dantza eta sorkuntza artistikoarekiko zaletasuna sustatzeko.

Iruñea, Donostia eta Biarritzeko Bigarren hezkuntzako 12 eta 15 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua. Ikasleek egungo ingurumen krisialdiari buruzko ezagumenak jasoko dituzte eta honi aurre egiteko irtenbideak bilatzeko prozesuan sartuko dira. Eta guzti hau, dantza lantegiak, balletaren zuzeneko ikuskizuna eta gelan burutzeko unitate didaktiko baten bitartez eginen da.

 

Iosu Alfaro, Ingurumen Heziketarako Zerbitzuko teknikariarekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan. 

Dokumentuaren akzioak