Dokumentuaren akzioak
Dantza eta arkitektura, Euskalduna Jauregian
Arkitektura modernoaren maisu nagusietako bat da Van der Rohe, Frank lloyd Wright eta Le Corbusierrekin batera. Minimalismoa eta deitaileekiko begirunea dira arkitektoaren ezaugarri nagusiak. Mirak Van der Rohe aukeratu du kontraste eta joko eszeniko gehiago ematen ziolakoan. Horrela, koreografia, bideoa, musika eta argiztapena erabili ditu arkitekturaren islak eta gardentasunak eta geometria nabarmentzeko. Nats Nus konpainiako Emilio Gutierrez, Gema Diaz, Fatima Campos, Noemi Ventura eta Joan Palau arituko dira oholtzaren gainean.
Dantza. 'Mies'.
Non: Euskalduna Jauregia, Bilbo.
Noiz: Gaur, 20:00etan.
Dokumentuaren akzioak