Dokumentuaren akzioak
Dantza eta antzerki garaikidea, urri amaieran Bilbon
Arte eszenikoen abangoardia izango da ikusgai hil honen amaieran Bilbon. Punta puntako dantza garaikidea eta antzezlanak taularatuko dituzte beste urte batez Bilborock, La Fundicion, BilbaoArte, Pabiloi 6… antzokietan, eta baita Guggenheim eta Arte Ederren museoetan, Arriga eta Campos Eliseos antzokietan, eta hiriko beste hainbat espaziotan, hamabi orotara. Sarrerek 4 eta 16 euro bitarte balio dute, eta hiru edo hamar ikuskizunetarako bonoak erosteko aukera izango da, 20 eta 50 eurotan, hurrenez hurren.
Urriaren 3an abiatuko dute egitaraua, asteazkenez, Pablo Fidalgo galiziarrak Harkaitz Canorekin batera aurkeztuko duen ikuskizunarekin; poesia eta performancea uztartuko dituzte iluntzeko 21:00etatik aurrera, Cansonni Espazioan. Oro har, Euskal Herriko produkzioak izango dira nagusi, hala nola, Idoia Zabaletaren Posthumos performancea, Moon Produkzioaken La voz humana euskarazko dantza eta antzerki ikuskzina, edota Artedramak jaialdian estreinatuko duen Hamlet antzezlana.
Bilboko Udalak eta Bilbao Eszenak antolatutako jaialdiak, beraz, emankizun landu eta indartsuak ekarriko ditu beste behin ere Bizkaiko hiriburura, eta ikus-entzuleek genero eta diziplina anitzetako artistez gozatzeko aukera izango dute.
Dokumentuaren akzioak