Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eskolaren urteurren jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Dantza eskolaren urteurren jaialdia

Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Altsasu
Mota
Albistea
Data
2021/11/14
Lotura
Guaixe

Irantzu Gonzalez Dantza Eskola ireki zutenetik sei urte betetzen dira, eta ospatzeko '5+1 Eskerrik asko!' dantza jaialdia eginen du igandean. 

Pandemiaren erdian, 2020ko azaroan, ospatu zituen Irantzu Gonzalez Azpiroz dantzariak eta izen bereko dantza eskolaren zuzendariak eskolaren bosgarren urteurrena. Zenbaki borobila zen, ospatu beharrekoa, baina egoerak baldintzatuta, online bidezko emanaldia prestatu zuen eskolako irakasleekin eta laguntzaileekin. Aurten, osasun egoera hobetu denez, aurreko urtean ospatu ezin izan zuen jaialdia egitea erabaki du eta 5+1 Eskerrik asko! dantza emanaldi erraldoia eginen du igandean, azaroak 21, 18:00etan, Altsasuko Burunda frontoian. Bertan, Irantzu Dantza Eskolako ikasle talde guztiek parte hartuko dute. Gaur egun, 270 bat ikasle ditu dantza eskolak. Sarrerak agortu dira.

Dokumentuaren akzioak