Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eskaintza handituko da Musika Eskolan

Dokumentuaren akzioak

Dantza eskaintza handituko da Musika Eskolan

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2011/05/29
Lotura
Diario Vasco
Ikasturte berrira begira, eskaintza zabaltzeko asmoa erakutsi du orain Musika Eskolak. Euskal dantzetatik abiatuta, beste dantza estilo batzuk ere emango dira datozen urteetan. «Musika patronatuko pleguen baitan, dantza ikastaroak sartzeaz gain, eskaintza zabaltzea ere jasotzen zen». Horrela, euskal dantzez gain, baleta, dantza sortzailea eta dantza garaikidea ere erakutsiko da Musika Eskolan. «Euskal dan-tzak oinarri bezala hartuta, beste estiloak ere emango dira». Oinarrizko dantza estiloak direlako aukeratu dira lau hauek. «Klasikoak eta modernoak dira alde berean», gaineratu du Uxua Gainzak.
6-7 urterekin izango dute haurrek dantza munduan murgiltzeko lehen aukera, dantza sortzaileko ikastaroan. «Gorputz mugimendua lantzen hasten dira eta pixkanaka teknika ere landuko da». 7 eta 12 urte artean dantza ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute haurrek. «Euskal dantzetatik abiatuta, beste estiloak uki-tzeko aukera izango dute». 12 urtetik aurrera lau estilo hauetako bat aukeratu eta sakondu ahal izango da, baina hori etorkizun batean. «Aurtengo trantsizio urtea da».
Iraupena ere handituko da. Orain arte haurrek 45 minutu bat izaten zuten asteko eta helduek 60 minutukoa. Ikasturte berritik aurrera bi saio izango dira asteko. «Lehen euskal dan-tzak eta koreografia batzuk ikasteko denbora besterik ez genuen. Kurtso berrian, saio bat orain artekoa bezala izango da eta bestean teknika erakusteaz gain, perfekzionatzeko aukera izango da», azaldu du Aranberrik.
Ikasturte berrirako matrikulazio epea ekainaren 3an amai-tzen. Informazioa Ubillos jauregian eskuratu ahal izango da, edo 943861183 telefonora deituta.

Dokumentuaren akzioak