Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza erakustaldiz bete dute Ondarroa

Dokumentuaren akzioak

Dantza erakustaldiz bete dute Ondarroa

Egilea
Aintzina Monasterio Maguregi
Komunikabidea
Lea-Artibaiko Hitza
Tokia
Ondarroa
Mota
Albistea
Data
2025/04/12
Lotura
Lea-Artibaiko Hitza

dantza

Apirilaren 29a da Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta Lea-Artibaiko dantzariek ospakizunak aurreratu dituzte aurten. Ondarroako, Mutrikuko, Berriatuko, Markina-Xemeingo, Aulestiko eta Lekeitioko  54 dantzari aritu dira barra txiki, ertain eta handiko saioan. Beste urte batez, dantza ikastorduetan egindako lan handia kalera atera dute. 7-10 urte bitarteko umeena izan da lehendabiziko erakustaldia. Jarraian, barra ertainean, 11-13 urte bitartekoak aritu dira, eta azken saioa gazte eta helduek osatu dute.

Antolatzaileek gogoratu bezala, balleteko ariketak barandan egiteko ideia Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkartearena da. Haiek hasi ziren Donostiako Kontxako barandan egiten, eta gaur egun, bertan ez ezik, hainbat hiri eta herritan egiten da. Aurreko asteburuan egin zuten Kontxako erakustaldia, eta eskualdeko dantzariak ere bertan izan ziren.

Dantza klasikoaren ondoren, dantza modernoagoen txanda izan da. 152 dantzari bildu ditu aurtengo Dantza Kalean egitasmoak. Hip-hop, dantza klasikoa, dantza garaikidea eta funky estiloetako hamazortzi koreografia eskaini dituzte, Alamedan.

Argazkiak: Dantzarte/HITZA

 

Dokumentuaren akzioak