Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza erakustaldia eta afari herrikoia ospatuko dira, Txikitxu-Arrostaitz taldeen urteurrenetan

Dokumentuaren akzioak

Dantza erakustaldia eta afari herrikoia ospatuko dira, Txikitxu-Arrostaitz taldeen urteurrenetan

“Oinak dantzan” ekimenaren barruan, dantzak eta musikak Uarkape beteko dute, urriaren 23an. Herritarrak gonbidatuta daude noski.

Komunikabidea
Mondraberri
Mota
Albistea
Data
2010/10/15
Lotura
Mondraberri

Irailean taldekideek eta arrasatear ugarik Herriko Plaza bete zuten, aldarte onean. Hurrengo zita Uarkape Udal Frontoian izango da, urriaren 23an (hau da, hurrengo zapatuan).

 Arratsaldeko 18:00etan hasiko da dantza erakustaldia, eta bertan parte hartuko dute:

  • Arrasateko Gaiteroek
  • Arrasate Musikaleko kideek
  • Udalaxpe Txistulari Taldeak
  • Erraldoi eta Kilikien Konpartsak
  • Txikitxu-Arrostaitz Dantza Taldeko txistulariek eta dantzariek

Gau horretan, afari herrikoia ospatuko da Uarkapen bertan. Tiketak salgai daude Basati eta Kajoi tabernetan. Antolatzaileek herritarrei gonbidapena luzatzen diete: “Ongietorriak izango zarete”.

590.Txikitx-Arrost.Urteur.1 (id: 3519621)


Testua: Mondraberri / Argazkiak: MB Artxiboa / 2010eko urriak 13, asteazkena

590.Txikitx-Arrost.Urteur.2 (id: 3572471)

 


Dokumentuaren akzioak