Urtarrilaren 28an izango da dantza emanaldia Kiroldegiko areto berrian. Euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartzen ditu, euskal mitologiaren gaiaren inguruan. Musika ikusgarri honentzat propioa sortu da eta taula gainean joko da zuzenean. Aire tradizionaletatik abiatuz, musika berriak sortu dira.
Zenbat profesionalen gidaritzapean aritzeko paradaz gozatu ahal izango dute. Adibidez, Fanny Marmayou, Batcharte Dantza elkartearen zuzendaria, eta Joana eta Jenofa Erdozaintzi-Etxart, euskal dantza irakasleak.