Dantza emanaldia egongo da ostiralean Zarautzen

‘Aztarnak’ ikuskizuna Modelo Aretoan ospatuko da arratsaldeko 20.00etan eta sarrera doakoa izango da
Egilea
Pedro Amundarain
Hedabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2022/12/12
Esteka
Noticias de Gipuzkoa

Etorkinaren Nazioarteko Eguna ospatuko da igande honetan. Hori dela eta Zarauzko Udalak, herriko GKEen koordinadorarekin elkarlanean, Aztarnak dan-tza ikuskizuna antolatu du ostiral honetarako. Ikuskizuna Zarauzko Modelo Aretoan ospatuko da 20.00etan eta sarrera doakoa izango da.

Ikuskizunean Iruñeko Baobab dantza taldeak kultur arteko topaketa bat islatuko du euren dantzen bitartez.

Aztarnak kulturen, identitateen eta sentieren arteko topaketa da; artea publikoarekin komunika-tzeko bitarteko den espazioa-denboran.

Hainbat jatorritako artistak elkartuko dira agertokian honako mezua helarazteko: “Mila begirada, taupada bakar bat”. Desberdintasun kulturalek, banandu beharrean, aberastu egiten dute.

Dantzak, berak duen hizkuntza unibertsalarekin, topagune batera eramaten du eta bertan burua epaiketarik gabe begiratzea lortzen da. Orduan sentitzen da mundu beraren parte dela, taupada berberarekin.