Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza elkarte berri bat Xiberoan sortü da

Dokumentuaren akzioak

Dantza elkarte berri bat Xiberoan sortü da

Komunikabidea
Xiberoko Botza
Mota
Albistea
Data
2015/10/13
Lotura
Xiberoko Botza

Alkarte berri bat sortü berri da Xiberoan: Dantza bideak izenekoa. Iragan arramaiatzean Emazteen Iraultza ikusgarria hontü ondoan, alkartea sortü düe seteme ürrentzean.
Alkartearen nahikündea : dantza ezberdinen süstengatzea Xiberoan. Xede nausia dantza ikasgei eta ikusgarri elibaten eskeintzea dateke.
Ikasgei edo kurtsoetaz gain ikastaldiak eskeiniko dütüe.
Justoki, ürrietaren 17 eta 18an ikastaldi bat eskeiniko düe Champo lizeoko kiroldegian. Contemporain edo garaikide Dantza inprobisazio kurtso bat dateke. Izenak emaiteko« dantzabideak@gmail.com ».
Azkenik, ürrietaren 10ean, hots neskenegünean, modern jazz iniziazio kurtso bat eskeiniko düe : Maulen arrestiko 16.30tan.
Eta jakin dantza oroer zabalik dela, izan dantzari ala ez, zahar ala gazte, gizon ala emazte.
Dantza bideak alkarteko Maitena Pochelurekin elestatü da Ximun Uthurralt:

Dokumentuaren akzioak