Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Eguna ospatuko dute Mutrikun

Dokumentuaren akzioak

Dantza Eguna ospatuko dute Mutrikun

Egun osoko egitaraua antolatu dute. Bazkarirako txartelak Kai jatetxean daude eskuragarri.
Egilea
Naia Arantzamendi
Komunikabidea
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Tokia
Mutriku
Mota
Albistea
Data
2023/05/30
Lotura
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldekoek egun osoko egitaraua prestatu dute zapatuan [ekainak 2] Dantza Eguna ospatzeko; herritarrekin batera dantza giroan egunarekin gozatu nahi dute. Iaz errezeta berri bat probatu zuten: Dantza Eguna eta Erromeria Eguna batzea, eta edukitako emaitza ikusita, aurten ere formula berdinarekin jarraitzea erabaki dute.

Egun osoko egitarauaren baitan, bazkaria ere egongo da; txartelak Kai Jatetxean daude eskuragarri, 25 eurotan.  10:00etan emango diote hasiera egunari: Alboka ondoko plazan batuko dira dantzari guztiak, eta azken prestaketak egin eta antolatu ostean, kalejira hasiko da.

12:00etan Goiko Plazan Alardea egingo dute, eta dantzatu ostean, ume dantzarientzako hamaiketakoa egongo da.  13:00etan, berriz, Goiko Plazatik hasita herritarrek parte hartzeko aukera edukiko duten euskal dantzen ekimena egingo dute.

Eguneko jai giroarekin jarraitzeko, bazkalosterako ere hitzordua zehaztu dute: Gauargi erromeria taldea igoko da oholtzara. Antolatzaileek hurbildu nahi duen oro animatu dute baserritar jantzi eta beraiekin bat egitera.

EGITARAUA:

  • 10.00. Albokako plazan umeak batuko dira.
  • 10.30. Kalejira.
  • 12.00. Alardea, Goiko Plazan.
  • 12.30. Ume dantzarientzat janaria.
  • 13.00. Goiko Plazatik hasita, herritarrek parte hartzeko euskal dantzak.
  • 18.00. Gauargi taldearekin erromeria, Beheko Plazan.

Dokumentuaren akzioak