Dokumentuaren akzioak
Dantza-eguna Getaria
Osagai garrantzitsua izan ohi da dantza herri guztietako jaietan. Halaxe izan zen atzokoan Getariako Salbatore egunean
Atzo, dena den, dantza izan zen
protagonista herriko jaietako egun nagusia. Batetik, Gipuzkoako
kostaldeko herri honetan antzinako tradizio bat berreskuratu zen
aurreko alkatearekin: alkateak berak ohorezko aurreskua dantzatzea
herriko zaindariaren egunean. Orduz geroztik urtero egin izan da da.
«Zortzigarren urtea da aurreskua dantzatzen dudala, beraz nahiko ondo
moldatzen naiz, nahiko prestatuta izaten dut. Entsegu pare batekin
nahikoa izaten dut trebetasuna berreskuratzeko», azaldu zuen Josu
Ezenarro, Getariako alkateak.
Honelako lanak baditu ere, Josu Ezenarrok ere gozatzen du jaiez: «Getariak gogo handiz espero ditu urtero Salbatoreak. Gainera, aurten asteburuan hasi da jaia eta jende asko izan dugu. Datorren egunetan ere jendearen bisitaren zain egongo gara».
Herritarren ekarpena
Patroiaren egunean, alkatearen ohorezko aurreskuaz gain, herritarrek ere egin zuten dantzaren inguruko ekarpena gau aldera; urtean bitan egiten den konpartsen emanaldian, alegia. Su artifizialen ondoren, herriko kaleak jantzi ederrez, festa giroz, kolorez eta batez ere, dantza bikainez bete ziren herritarrei esker. «Hitzordu polita izaten da, batez ere herritarren kontua delako. Ilusio handia jartzen dute entseguetan eta oso ondo pasatzen dute emanaldian», zioen Erun Ortiz herriko kultur teknikariak.
Moilan hiru koreografia dantzatu ondoren, ekimenean parte hartu zuten hogeita hiru bikoteak herriko kaleetan barrena iritsi ziren frontoiraino, kalejiran, azken dantzarako prest. «Aurreko urteetan dantza latinoak, hirurogeiko hamarkadako dantzak, baltsak edo country mugimenduak dantzatu izan dira, baina aurten Ioana Merinok Moulin Rouge gaiaren inguruan prestatu ditu dantzak », azaldu zuen Erunek.
Arratsaldean, erraldoi eta buruhandien konpartsak ere lana izan zuen kaleak animatzen. «Urtero hurbiltzen gara Getariara erraldoiak eta buruhandiekin jolastea. Alaitasuna ematen diete kaleei umeen algara eta irriek», zioen Amaiak, urtero alaba Amagoiarekin batera Getariara hurbiltzen den zarauztarrak.
Enlaces Patrocinados